Nola lagundu ikasleei? Ikasle bakoitzaren datuak digitalki ikerketzeko proposamena.
Heziketa pertsonalizatu daiteke? Zeren
menpe daude emaitza akademikoak? Ikasle guztientzat berdina al da? Bakoitzaren
irakasgaiaz haratago ikasleei buruzko ikuspegi osoa daukagu? Nola detektatu ditzazkegu
azkar arazoak? Irakasleen artean ikasleei buruzko informazioa partekatzen dugu?
Zertan oinarritzen dugu ikasleei egindako esku-hartzea? Zenbat datu ditugu ikasleei
buruz? Zertarako erabiltzen ditugu ikasleei buruzko datuak? Ondorio praktikoak atera
daitezke ditugun datuetan oinarrituz? Ondorioak atera daitezke modu erraz baten
bidez? Talde oso batentzat ondorio metodologikoak atera daitezke ikasle guztien
datuak erabilita?
Ikasleei buruzko partekatutako
datuak aztertuz, esku-hartze pertsonalizatua egiteko irakaslegoa orientatuko da.
Proposamen honekin irakasleen lana orientatuko da ikasle guztien gaitasunen bilakaera
pertsonala maximoa lortzeko, hau da, aniztasuna aintzat hartuta ikasleei
hezkuntza pertsonalizatua eskaintzeko. Bukatzeko, ikasgelan lanean jarduten
duten irakasle guztien arteko haurnarketaren ondoren, ikasle bakoitzari
norberaren ezagutzan eta bere ikaskuntza prozesuan lagunduko diogu. Lan hau
aurrera eramateko iNFOTUT-2.0 tresna digitalaren aukerak azalduko ditugu.
2015ko ekainaren 19an (12:00-13:00)
iNFOTUT-2.0 #MOOTEU15
¿Cómo ayudar a los alumnos? #MOOTEU15
#MOOTEU15 MoodleMoot Euskadi 2015
iNFOTUT-2.0 © Gelan ikerketa-ekintzarako programa by Xabier Mendoza
¿Cómo ayudar a los alumnos? #MOOTEU15
#MOOTEU15 MoodleMoot Euskadi 2015
iNFOTUT-2.0 © Gelan ikerketa-ekintzarako programa by Xabier Mendoza