20/4/15

iNFOTUT-2.0 © Gelan ikerketa-ekintzarako programa by Xabier Mendoza

Hezkuntzaren helburu nagusia ikaslea da. Ikasle bakoitzak bere ahalmenak garatu ditzan kalitatezko zerbitzu bat eman behar dugu. Horretarako, beharrezkoa da etengabeko hobekuntzaren kultura, hau da, elkarlana erabiliz, gure jardueren autoebaluazioaren kultura, eskola inklusibo baten barruan eraginkorrak izateko.

Mundu osoan ikasleen emaitzei buruzko kezka handia dago. Herrialde guztiek bere ikasleen emaitzak neurtzen dituzte bere hezkuntza maila ebaluatzeko. 

Emaitza onak lortzen ez direnean, ikasleak  eta bere familiak kezkatu egiten dira eta irtenbide bat bilatu nahi dute. Hezkuntz esku-hartzea egiteko lehenago hezkuntza diagnosi bat egin behar da. Irakasle bakoitzak bere datuetan oinarrituz, bere esperientzia eta intuizioa erabiliz, ebaluazio bileretan bere ikuspuntua beste irakasleekin elkar jartzen du. Baino, irakasle bakoitzaren iritzi partzial hau soilik bere irakasgaieko datuetan oinarritzen da. Irakasleek ez dute ikasle bakoitzaren ikuspegi orokor bat. Irakasleek ikaslearen ikuspegi osoa eduki arte denbora gehiegi igaro daiteke.

Baino, gure eskura datuak ditugu? Zenbat datu erabiltzen dira 25 ikasletako gela batean DBHn notak jartzeko? Urtero 25 ikasleetako gela bakoitzak 2.100 datu sortzen ditu. DBH osoan, lau urteetan, 8.400 datu sortuko dira. Beraz, 2 lerrotako ikastetxe batean 16.800 datu izango ditugu.

Zertarako erabiltzen ditugu datu hauek? Kalifikazioetarako besterik ez.

Lan honen helburua ikasle bakoitzari esku-hartze goiztiarra egiteko hezkuntz diagnosi eraginkor, azkar, fidagarri eta zientifiko batekin ikasle bakoitza ikertzeko aukera ematen duen erreminta bat irakaslegoari eskaintzea da.

Gure ikastetxeetan egiten dena neurtzearen kultura barneratu behar dugu hezkuntz esku-hartzea hobeto kudeatzeko.

iNFOTUT-2.0-rekin ikasle bakoitzarentzat emaitzak zeren menpe dauden aurkitu dezakegu: jarrera, gelako lana, etxerako lanak, harremanak, ikasketa orduak,  iNFOTUT-2.0-k koloreetako kode batekin korrelazio handia/txikia, (positiboa, kolore berdea; negatiboa, kolore gorria) edo korrelazio eza (kolore txuria) dagoen adieraziko digu.

Beste ikerketa lerro bat bai ikasleen bai irakasgaien emaitzak sakabanatuak edo elkartuak dauden aztertzea da. Emaitzak sakabanatzen dijoazten eran, iNFOTUT-2.0 aldakortasun maila ohartarazten joango da kolore arrosa sorta baten bitartez.

Euskal Erkide Autonomoan hainbeste erabiltzen den Golden 5 programaren helburu nagusia da eskolako giroa hobetzea, atseginagoa eta eraginkorragoa bihurtuz. Golden 5-ekin esku-hartzeek emaitzak hobetzen dituztela jakinda, beharrezkoa da aldagai hau ere kontuan izatea. Orain irakaslegoak egiten duen esku-hartze kopurua erregistratzen da. Horregatik paradigma hau aldatzea beharrezkoa da eta ikasle bakoitzak jasotzen duen esku-hartze kopurua erregistratu behar da.

Azken finean beharrezkoa da erreminta fidagarria, erraza eta erabilgarria irakaslegoak:  
  • Aldagai desberdinak ikertzeko eta bere emaitza akademikoekin duten korrelazioa. 
  • Emaitzen aldakortasuna ikerketzeko,  hezkuntza esku-hartze eraginkorra uzten duen arazoen detekzio goiztiarra egiteko.
  • Ikasleek jasotzen duten Golden 5-eko bost arloetako esku-hartze kopurua ezagutzeko.

iNFOTUT-2.0-k hezkuntza pertsonalizatzen laguntzen du ikasle bakoitzaren ikerketa-ekintzaren bitartez. Azken finean, irakaslegoak, ikastetxeek eta Hezkuntza Sailak lana egiteko modu errazago, azkarrago, fidagarriago eta partekatuagoa ahalbidetzen duen erreminta izango dute.